miércoles, 29 de octubre de 2008

Top 7

  1. www.panjea.com : Mogulus web orrialdearen antzekoa da. Honek ere, telebista sortzeko aukera ematen digu, baina aurretik errejistratu egin behar da. Mogulusen antzera, orrialde honekin ere telebista blogean ipini dezakegu.
  2. www.vimeo.com : Youtuberen antzeko antzeko orrialdea da, hemen ere, bideoak aurki baitaitezke. Hortaz, gure ikasgaian lagungarri zaizkigun bideoak aurki ditzakegu.
  3. fx-sonido.buscamix.com: Onomatopeia eta soinu efektuak daude hemen, zerbait grabatzeko garaian erabiltzeko apartak. Webgune honetako soinuak sarritan eguneratzen dira eta guztiak musu-truk lortzeko aukera dago.
  4. www.youtube.com : Webgune honetan era guztietako bideoak ikusi daitezke, tartean-tartean gure irakaskuntzari lotutakoak.
  5. www.jamendo.com : Copyrightik gabeko musika auki daiteke webgune honetan. Bertako musika erabiltzeko garaian, ez diegu egileei baimenik eskatu beharrik ezta ordaindu beharrik ere. Horrela, ez gara inongo arazoetan sartzen.
  6. www.goear.com : Webgune honetan guk nahi dugun musika entzun dezakegu, ordaindu gabe. Gainera, bertan erregistratuz gero guk ere igo dezakegu gure musika.
  7. www.euskaltube.com : Youtuben bezalaxe, hamaika bideo aurki ditzakegu hemen ere, baina baldintza bat bete behar dute: euskarazkoak behar dute izan. Nahiz eta youtubek bezalako hedadura ez izan, webgune interesgarria da gure lanak igotzeko.

No hay comentarios: