jueves, 15 de enero de 2009

UmorezkoTB


Hona hemen UmorezkoTB telebista. Umorea ardatz izango du programazio osoan, 12 ordutan. ILARGI AGIRRE, GARIKOITZ GOIKOETXEA, ARAITZ MUGURUZA ETA NEREA ODRIOZOLA aritu gara lan hau egiten. Telebistarako propio egindako bideoak eskuragarri izango dira, eta baita umorea gainezka duten pelikulak egin. Barre on!





Orduz orduko programazioa

15:00 GMT+1 / 03:00 AM. Gure bideoak. Umorea euskal zineman, Euskarazko marrazki bizidunak.

15:10 GMT+1 / 03:10 AM. Monsters.

16:40 GTM+1 / 04:40 AM. Shin Chan: aventuras en Hederland.

17:55 GTM+1 / 05:55 AM. Asterix y Obelix: la sorpresa del Cesar.

19:30 GTM+1 / 07:30 AM. Buscando a Nemo.

21:10 GTM+1 / 09:10 AM. Cantinflas: ahí está el detalle.

22:50 GTM+1 / 10:50 AM. El gran dictador.

00:50 AM. / 12:50 GTM+1. Scary Movie 1.

01:40 AM / 13:40 GTM+1. Mi gran boda griega (ingelesez).

On-demand programazioa
Egun osoan eskuragarri egongo dira telebista honetarako propio egindako bideoak: Umorea euskal zineman eta Euskarazko marrazki bizidunak.

jueves, 1 de enero de 2009

0. Jirafa: Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

1. Slow motion: Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

2. Telepromterra: Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

3. Bitakora:Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko

4. Kraketa: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

5. Close up-a: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

6. Dolly-a: Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

7. Jingle-a: Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

8. Klimaxa: Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

9. Ekoizpena: Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

Nor da nor?

Hauexek dira lau pertsonaia ezezagunak:

0.Vladimir Zworykin: Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.

1. Ted Turner: CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938an sortu zen eta Rober Edwuard izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an 9.300 dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Fundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.

2. Joxe Mari Iriondo: Kazetari, idazle, telebistari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esateari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok hamahiru taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore burua 1983tik 1985ra. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.

3. Ramon Labaien: Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

jueves, 11 de diciembre de 2008

2. ataza: Mogulusetik blogera

Jarraian doakizue Izadik eta nik Informazioaren Teoria eta Teknika Irrati Telebista ikasgairako egin dugun bideolana. Bideolan honekin, gure telebista propioa nola sor daitekeen erakusten dugu, baita sortutako telebista gure blogean ipintzeko jarraitu beharreko urratsak. Besterik gabe, honatx gure bideoa "Mogulusetik blogera":

jueves, 30 de octubre de 2008

Herri izenen zerrenda

Jarraian datozenak dira zuzen daudenak:

0.- A. Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.- A. Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2.- A. Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3.- A. Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4.- A. Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.- A. Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.- A. Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.

miércoles, 29 de octubre de 2008

Erlo Telebista

Erlo telebista: Erlo telebista Urola Kostako tokiko telebista da, eta duela gutxi sortu zen, Kaito (Azkoitia eta Azpeitiako telebista) eta Zarauzko telebista elkartu zirenean. Ordurarte Zarauzko telebista kudeatzen zuen Telezerbitzuak S.A enpresak, TDTaren etorreraren aurrean bailarak zerbitzu integrala izan zezan beharrezko urratsa eman zuen. Horren adibide, Urolaldeko Komunikabideak S.L enpresa sortu zuen Telezerbitzuak S.Ak. Enpresa berri honen emaitza da Erl0 telebista, egunero Urola Kostako biztanleei bailarako albisteen berri ematen diona.

Bestalde, Erlo telebistan Urolaldeko Komunikabideak S.Lren partaidetza ez ezik, Goiherriko Ikuskari S.Lren partaidetza du. Gisa honetara, Goierriko telebistak eta Erlo telebistak euren lanak elkartrukatzen dituzte.

Egun Erlo telebista bailara osoan ikus daiteke, beronen hedapena asko hobetu baita; eta etorkizunari begira, asmo ugari dituen proiektua da.

Top 7

  1. www.panjea.com : Mogulus web orrialdearen antzekoa da. Honek ere, telebista sortzeko aukera ematen digu, baina aurretik errejistratu egin behar da. Mogulusen antzera, orrialde honekin ere telebista blogean ipini dezakegu.
  2. www.vimeo.com : Youtuberen antzeko antzeko orrialdea da, hemen ere, bideoak aurki baitaitezke. Hortaz, gure ikasgaian lagungarri zaizkigun bideoak aurki ditzakegu.
  3. fx-sonido.buscamix.com: Onomatopeia eta soinu efektuak daude hemen, zerbait grabatzeko garaian erabiltzeko apartak. Webgune honetako soinuak sarritan eguneratzen dira eta guztiak musu-truk lortzeko aukera dago.
  4. www.youtube.com : Webgune honetan era guztietako bideoak ikusi daitezke, tartean-tartean gure irakaskuntzari lotutakoak.
  5. www.jamendo.com : Copyrightik gabeko musika auki daiteke webgune honetan. Bertako musika erabiltzeko garaian, ez diegu egileei baimenik eskatu beharrik ezta ordaindu beharrik ere. Horrela, ez gara inongo arazoetan sartzen.
  6. www.goear.com : Webgune honetan guk nahi dugun musika entzun dezakegu, ordaindu gabe. Gainera, bertan erregistratuz gero guk ere igo dezakegu gure musika.
  7. www.euskaltube.com : Youtuben bezalaxe, hamaika bideo aurki ditzakegu hemen ere, baina baldintza bat bete behar dute: euskarazkoak behar dute izan. Nahiz eta youtubek bezalako hedadura ez izan, webgune interesgarria da gure lanak igotzeko.