miércoles, 29 de octubre de 2008

Erlo Telebista

Erlo telebista: Erlo telebista Urola Kostako tokiko telebista da, eta duela gutxi sortu zen, Kaito (Azkoitia eta Azpeitiako telebista) eta Zarauzko telebista elkartu zirenean. Ordurarte Zarauzko telebista kudeatzen zuen Telezerbitzuak S.A enpresak, TDTaren etorreraren aurrean bailarak zerbitzu integrala izan zezan beharrezko urratsa eman zuen. Horren adibide, Urolaldeko Komunikabideak S.L enpresa sortu zuen Telezerbitzuak S.Ak. Enpresa berri honen emaitza da Erl0 telebista, egunero Urola Kostako biztanleei bailarako albisteen berri ematen diona.

Bestalde, Erlo telebistan Urolaldeko Komunikabideak S.Lren partaidetza ez ezik, Goiherriko Ikuskari S.Lren partaidetza du. Gisa honetara, Goierriko telebistak eta Erlo telebistak euren lanak elkartrukatzen dituzte.

Egun Erlo telebista bailara osoan ikus daiteke, beronen hedapena asko hobetu baita; eta etorkizunari begira, asmo ugari dituen proiektua da.

No hay comentarios: